XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eskulanetan antxiña asi nintzoan.

Somorrostro'ra, osaba Martin'egaz joan nintzoan umetan.

Mozkorra, burruka ta ezta-baida asko, ta irabazi gitxi ikusten najoan.

Amazazpi urte bete nituan egunean, ardira etortea erabagi najoan.

Emen najabik arrezkero guztian.

Ointxe ez nok luzarorako.

Zaar-saria artzeko sasoia laster jatorkidak.

Gitxien uste danean, ba'najoak Gernika'ra.

Abere artean bizi guztia emon ondoren, gizon artean bizitzeko aal izango ba'da ala ez, bildurra dauka.

Iñun diran galderak dagiztaz Gernika'ko bizikerazaz.

Arduraz beterik dago ta jakin guran, Gernika'n bizitea zenbat kostako litzakion, jenteak zer egiten daben.

Azaldu deutsat, Gernika'n ba'dirala amerikano mordoa, ta euren artean pozik ibiliko litzakela.

Amerikanoak, euren batzar-tokia dabela, ta egunero, an batzen dirala, jokoan, barriketan ta abar ekiteko.

Pentsetan geratzen jat, ezer esan barik....

Ezin deust sinistu, Gernika'n sei milla dolarregaz etxe ederra erosi leikenik, ez illean eun dolarregaz bizitzeko naikoa izango leukenik.

- Joan bear zenduke, Yokin.

- Joan, joan... Diruagaitik baño be, esaten dauenez, senideakaitik....

Uste izaten ejoek, amerikanuok danai emon bear deutseguela.

Urtebeterako joateko, ta ikusteko ze giro aurkitzen daben, diñotsat beti.